XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkontzeko eguna izendatu zuten eta maiorazgoak, herri osoak eztai haietan parte har zezan nahi izan zuen.

Maria bihotz onekoa zen.

Aspaldian bere bihotzean barkatua zeukan bere aitak eta ahizpek egin zioten gaiztakeria.

Horregatik, orain, ezkontzera zihoala eta, eztaietara gonbidatu zituen.

Ez zen ahaztu hainbeste lagundu zion beste emakume xahar hartaz ere eta, behin azaldu zitzaionean, enpeino handiak egin zizkion egun hartan bere ondoan ikusi nahi zukeela esanez.

Baina emakumeak erantzun zion berak ez zuela mundu honetako eztai beharrik, bere egitekoa bete zuela eta gehiago ez zitzaiola azalduko.

Emakume xahar hura Ama Birjina zen eta, esan bezala, Mariari ez zitzaion gehiago azaldu.

Eztaietako eguna egun zoragarria izan zen.

Herri osoak jai egin zuen.

Gauza txiki bat gertatu zen bakar bakarrik.

Bazkalondoren, Mariari bere aita gerturatu zitzaion eta esan zion: - Dena oso ondo egon dun, bazkaria behin ere ez bezalakoa, baina janak zerbait falta zinen.